es eu

Abentura barrutik bizi.... Gurekin!!

Mugarik gabeko Abenturak

Abentura arriskutsua dela uste baduzu, ez ezazu rutina frogatu, hilgarria da eta

Alain Goyache

( Estella - Lizarra )

Kayakzale Amorratua.

Kayak-a da bere hobbya eta ura bere ingurunea. Bertan dabil etengabeko garapena gauzatuz.

Iñaki Arbizu

( Estella - Lizarra )

Nazioarteko gida mendi ertainean.

Mendizalea eta eskalatzailea. Bere esperientzia, talde osoarentzako ezinbestekoa dugu.

Andres Jordana

( Estella - Lizarra )

Mendizale eta eskalatzaile sutsua.

Etengabe ikasiz esperientzia handia lortu du mendiaren aferan. Hezkuntza da bere zaletasunetako bat.

Gorka Albeniz

Ibiriku de Yerri (Ibiriku Deierri)

Lizarraldeko txoko eta bidexka guztien jakituna.

Eskalatzailea. Gorkak beti irribarre batekin agurtuko gaitu.

Asier Urzelai

( Estella - Lizarra )

Ur lasterretako td 2.

Taldeko motibatuena. Kayakzale, surfzale eta snowzalea. Bizitza ur lasterretako gida lanetan eman du.

Mikel Martinez

Bearin

Eskalatzaile amorratua

Gazteena dudarik gabe, beti adimena zabaltzen.

Mikel Martinez

Bearin

Eskalatzaile amorratua

Gazteena dudarik gabe, beti adimena zabaltzen.

Mugitu Mugiturekin eta naturaz gozatu!

Lizarraldeko paisaia eta kulturaren aberastasuna transmititzera etorri zaigu Mugitu, beti ere, natura, kirola eta elkarbizitza uztartzen dituen proposamenen bitartez. Guk Lizarraldean hazi gara eta inguru honek zein bere bizilagunek ezkutatzen dituzten sekretuak ezagutzen ditugu. Hortaz gain, kanpo jardueretan (trekking, eskalada, kayak, KOBAZULOETARA IRTEERAK…) formakuntza dinamikatan eta kanpalekuak antolatzen adituak gara. Laburbilduz, elkarbizitza sustatzen duen testuinguru batean, munduko txoko LIRURAGARRI hau erakutsi nahi dizuegu, didaktika, interakzio eta nola ez dibertsioaren bitartez. 

Gure proposamenak, 3 puntu nagusi dauzka: KIROLA, TALDEA eta ELKARBIZITZA. Hitz hauek zuen potentzial guztia askatzeko jardueretan landuko ditugun edukiak eta lanmoldeak laburbiltzen dituzte. Hauek dira gure ardatzak. Zuzeneko ekintzak, askoz gehiago barnebiltzen du; proposamen asko ditugu zuretzako.

Lizarraldea. Zonalde honetan Urbasa eta Andiako mendilerroak kokatzen dira, ipuin batetik jaiotako lekuak, bertan galtzeko txoko aproposak.

Urbasan Urederra ibaia jaio egiten da, Ameskoako aranean zehar jaitsi eta Ega ibaiarekin elkartu egiten da Lizarratik gertu. Bi ibai hauek modu paregabean  pasatzeko aukera ezberdinak eskaintzen dizkigute.

Lizarratik 5 kilometrotara dugu San Fausto, eskalada egiteko aproposak diren kareharrizko paretak topatu ditzazkegu. Zonalde hau Etxauriko haitzartearekin batera, Europa osoko eskalatzaile ugarirengatik bisitatuak dira. Bi zonaldeek 500 eskalada bidetik gora dituzte.

Mugitu taldea


Lankidetzan eta elkarren arteko errespetuan datza arrakasta! 



Empresa eta laguntzaile hauekin sinergia dinamikak ditugu.

Guztion artean, Lizarraldea, turismo erreferente bihurtu nahi dugu.