es eu

Abentura barrutik bizi.... Gurekin!!

Mugarik gabeko Abenturak

Abentura arriskutsua dela uste baduzu, ez ezazu rutina frogatu, hilgarria da eta

JARDUERAK ERAKUNDEEKIN


Etorri zuen erakundearekin (Empresa, lantalde, elkarte...) bizipen hezitzaileak bizi eta partekatzera.

Eguneroko lan rutinatik atera, lan-taldea indartzeko.

Gurekin honako gaitasunak landuko dituzue:

  • Konfidantza,
  • Komunikazioa,
  • Lidergoa,
  • Irudimena,
  • Ikaspena.
Ikastetxeentzako jarduerakIkastetxeentzako jarduerak

ZER ESKAINTZEN DIZUEGU

MUGITU TALDE JOKOA

Naturan, taldean jolasteko eta ikasteko aukera ematen dizuen bizipen partekatua


Jarduerak honako ekintzak barnebiltzen ditu:

+ GYMKANA (Talde jokoak)

+ ESPAZIO HEZITZAILEAK (Talde ikaspena)

+ BAZKARIA (Aukeran)


ZERBITZU PERTSONALIZATUAK

Bezeroekin aliantzak sortzen ditugu, beraien nahi eta helburuetan zentratzen diren programak garatzeko.

Zuen taldeen-erakundeen garapenerako baliogarriak diren jarduerak diseñatu eta eraikitzen ditugu.


Horretarako hitzordu informatibo bat eskeintzen dizuegu.

NORI ZUZENTZEN GARA


Erronka berriak maite dituzten taldeak.

Elkarrekin bizipen dibertigarri eta hezitzaile bat partekatu nahi duten taldeak.

Bere burua hobeto ezagutu nahi duten erakundeak.

Barne giroa - talde harremana - zaintzen duten erakundeak.

Elkarlanean eta konfidantzan oinarritutako kultura lantzen duten erakundeak.




NORI ZUZENTZEN GARA

Mugitu Talde Jokoa

ZER EGIN DUGU

Hezkuntza, Kirola eta Coaching arloetako profesionalak bildu ditugu erronka batekin: Jokoa, mugimentua eta talde garapena uztartzen dituen zerbitzu eraginkor eta erakargarri bat sortzea. Lan horren emaitza, Taldeak garatzeko “Mugitu Talde Jokoa” proposamen hau dugu.


ZER ESKAINTZEN DUGU

Mugitu Talde Jokoaren bidez, taldeek-erakundeek honakoa lortzen dute:

- Taldean bizipen hezitzaile berri bat sortu

- Jarrerak eta gaitasun propioak, espazio seguru batean landu

- Taldearen eta bere funtzionamenduaren ezagutza handitu

- Taldea garatzeko baliogarriak izan ahal diren Ikaspenak topatu.


ZERTAN DATZA

Jarduera honek jolasa eta ikaspena nahasten ditu. Hortarako, oinarrizko programa talde-joko ezberdinak biltzen dituen Gynkana batek eta espazio hezitzaileek osatzen dute.


TALDE GYNKANA

Parthartzaileek, gorputza, emozioa, pentsamendua eta ekintza kolektiboa barneratzen duten erronka ezberdinei aurre egin beharko diete.

Jokoak edozein talde egin ahal ditu; komunikazioa, irudimena, lidergoa eta taldelana lantzeko pentsatuta daude.


TALDE-DINAMIKA HEZITZAILEA

Gynkana espazio hezitzaileekin uztartzen dugu, taldeak bere garapenerako baliogarriak izan ahal diren ikaspenak topatu ditzan. Hala, jokoetan partekatutako bizipenetatik, taldeak ezagupen eta jakintza berriak sortu eta partekatzeko tarteak, elkarrizketak, herramintak... izango ditu ditugu.


BIZIPENAREN TXOSTENA / Aukeran

Jardueran zehar taldeak sortutako ezagupen eta jakintza kolektiboa jaso eta taldeari eman ahal diogu, bizipena etorkizunean baliogarria izan dadin.


BAZKARIA / Aukeran

Gure instalazioetan bertan, taldean bazkaltzeko aukera ematen dizuegu.

Ekintza isteko modu egoki bat.


ELEMENTU OPERATIBOAK

Iraupena / 4 ordu

Jardueraren tokia / Urbasako Parke Naturala

Topaketa puntua - basea / Abentura Parkea (Larraona, Ameskoako bailara - Nafarroa)

Denboraldia / Urte osoa


Mugitu Talde Jokoa

ELKARRIZKETA INFORMATIBOA


Hitzordu informatibo indibidualizatu baten aukera ematen dizuegu, zuen nahiak

ezagutzeko eta gure zerbitzuek eskaintzen duten aukerak aztertzeko.

Mugitu Taldea


Izanahi Taldea