es eu

Abentura barrutik bizi.... Gurekin!!

Mugarik gabeko Abenturak

Abentura arriskutsua dela uste baduzu, ez ezazu rutina frogatu, hilgarria da eta

Pilates [ Urriak 1 - Apirilak 31]

Eguneraketa, Irailak 6.

Zure gorputza ezagutu ezazu eta gurekin batera Pilatesean aritu zaitez  !


Gimnasia, traumatología eta yoga bezalako diziplinen konbinazioan datza Pilatesa. Honi esker giharren dinamismoa eta indarra landuko ditugu, arnasketa eta erlaxazio ariketak uztartuz. 


Pilatesaren onurak:

- Giharrak tonifikatzen zein moldatzen laguntzen du.

- Malgutasunean, trebatasunean, bizkortasunean eta koordinazioan hobekuntzak eragiten ditu.

- Sabelaldea sendotzen laguntzen du.

- Jarreraren zuzentzen laguntzen du.

- Estresa murrizten du. 


Klaseak gehienez 8 pertsonez osatutako taldeetan emango dira.


Salneurria 175 €-koa izango da hiruhilekoko.


Klaseak  +Desplome Rokodromoan emango dira (Monasterio de Irache kalea,  3. zenbakia) bertan dutxak eta aldagelak ditugu bezeroen erosotasunerako.


Lau talde ezberdin ditugu, bakoitzak bere ordutegiarekin. 

Klaseak astean zehar bi egunetan izango dira, Astelehen eta asteazkenetan:


1 Taldea --> Astelehen eta asteazkenak   10:30tatik - 11:30tara

2 Taldea --> Astelehen eta asteazkenak  11:30tatik - 12:30tara

3 Taldea --> Astelehen eta asteazkenak  19:00tatik - 20:00tara

4 Taldea--> Astelehen eta asteazkenak  20:00tatik - 21:00tara

Talde berria --> Astearte eta Ostegunetan  19:00tatik - 20:00tara


Apuntatzeko posta elektronikoa bidali info@mugitu.net posta helbidera edo hurbildu zaitez gure bulegora, +Desplome Rokodromoan (Monasterio de Irache kalea, 3. zenbakia ).


Partekatu :