
Espeleología Jarduera (Negurako bereziki)
Eguraldi ez egonkorrak eta hotzak, gure aisialdi jarduerak baldintzatzen dituzte udazkenean, hala ere, gure basoen beste ikuspuntu batez gozatzeko aukera ematen digu urtaro honek, eta espeleologia bezalako jardueraz disfrutatzeko aukera ere, gure mendietan barna ezkutatutako zuloetan bidaiatuz.
Nola osatzen dira Kobak eta Leizeak?
Lur azaleko hutsune guztiak, higaduraren ondorioz dira sortuak. Higadura hauek aldi berean, ur lasterrek edota izotzak eta labak sortuak izan daitezke.
Kobazuloak sortzeko modu ohikoena, materialaren disoluzioaren ondorioz da. Ura, euri moduan lurrazalera jauzi baino lehen, atmosferatik karbono dioxidoa biltzen du. Karbono dioxidoa urarekin nahastean azido karbonikoa sortzen da, disoluzio prozesua gerta dadin ezin bestekoa dena. Higadura horri materialen kolapsoa gehitzen badiogu, arrakala horiek tunel eta kobazulo sistemetan bilakatzea gertatuko da.
Kareharria edota igeltsua, beste mineral batzuk baino hobeto disolbatzen dira uretan, horregatik, material hauetaz osatuak dauden eremuetan errazago aurkituko ditugu kobazuloak.
Urbasa-Andiako parke naturala (Lizarratik 30kmra) itsas sedimentuez osaturik dago, eta gailentzen den litologia kareharria izanik, kobazuloez beta dago honakoa.
Mugitutik, hiru kobazulo ezberdinetara egiten ditugu bisitak, Kristinosen leizea, Noriturriko kobazuloa eta Akuandiko kobazuloa.
JARDUERAREN AZALPENA
Gure gidariak, kobazuloak nola sortzen diren eta bertan aurkituko ditugun espeleformak azalduko dizkigu, kobazuloko txoko guztiak arakatzen ditugun heinean.
Kristinoseko Leizea
Kristinoseko leizean barna, espeleoforma ezberdinak ikusi ahalko ditugu (estalaktita, estalagmita, zutabeak…) eta nola sortu diren ikasi modu erraz eta didaktiko batean.
Lur azpian, erreka txiki bat aurkituko dugu, hau jarraituz gero, ur hotz eta gardenaz beteriko laku batera iritsiko gara.
Espeleologia munduan murgiltzeko modu polit eta dibertigarria dugu honakoa, gazte zein pertsona nagusientzako jarduera.
Noriturriko Kobazuloa
Areto handiak dituen leizea, gerrate zibilean babesleku bezala izan zen erabilia, oraindik garai horretako idatziak aurkitu ditzakegu bere barnean. Isolatuak eta txikiak sentituko gara bere barnean.
Akuandi Koba
Akuandiko kobazuloak maila goren bat eskatuko digu, izan ere, rappel bat egin beharko dugu bertara sartzeko.
Bere barnean areto handiak zein bi laku aurkitzeaz gainera espeleoforma ugari ezagutu ahalko ditugu.
MUGITU abenturaren salneurria jarduera hauetan, honakoa da:
( 4 partaidetik gora )
Kristinoseko leizea -- > 15€/ pertsona
Noriturriko kobazuloa -- > 20€/ pertsona
Akuandiko kobazuloa -- > 40€/ pertsona
*10 pertsona baino gehiagoko taldeentzat, prezioak aldatzen dira.
Jarduera honetarako komenigarria da arropa zein zapatilla egokiak ekartzea (mendiko botak, praka luzeak eta berokia). Garaia eta kobazuloaren arabera, posiblea da zikinduak irtetea, horregatik, etorri zaitezte prestatuak…
Mugituk gidari zerbitzuak, frontalak eta, beharrezkoa izanez gero, material tekniko guztia utziko dizu.
Jarduera egingo duten pertsona guztiek istripu zein RC aseguruekin egongo dira aseguratuak.
Tags : Espeleología , Cuevas , Navarra , Estella , Urbasa , kobak , Lizarra , Nafarroa , leizeak
Partekatu :