es eu

Abentura barrutik bizi.... Gurekin!!

Mugarik gabeko Abenturak

Abentura arriskutsua dela uste baduzu, ez ezazu rutina frogatu, hilgarria da eta

Ikastetxeentzako jarduerak

Zure ikastetxearekin batera etorri zaitez, naturan jarduera ezberdinak eginez primeran pasako dugu eta.

Gurekin honako gaitasunak indartuko dituzu:

  • · Adiskidetasuna
  • · Gure mendiak ezagutzea
  • · Naturarekiko maitasuna
  • · Orientazioa
Ikastetxeentzako jarduerakIkastetxeentzako jarduerak

ADIN GUZTIENTZAKO JARDUERAK

Edozein taldek egin ditzakeen jarduerak dira. Adinaren arabera maila ezberdinak ditugu.

Nahastu itzazue nahi eran!!

Basoa ezagutuz

Baso sorgindua

Rokodromoa

Abentura parkea

Orientazioa

Herri kirolak


8-12 URTE BITARTEKO HAURRAK

Jarduera hauek egin ahal izateko trebetasun minimo batzuk behar dira, baina ikastea eta dibertsioa bermatuak daude.


Kayak

Rokodromoan eskalada

Arrokan eskalada

Abentura parkea

Orientazioa

Kobazuloetara bisita



12-17 URTE BITARTEKO GAZTEAK

Laguntasuna eta naturarekiko maitasuna bezalako baloreak ikastearekin batera, adrenalina mordoa askatuko dute gazteek jarduera hauekin.


Kayak (jaitsiera)

Via ferrata

River Walking

Kobazuloetara bisita

*Haurrentzako jarduera guztiak


Rokodromo Mugikorra

Jarduera berri eta zirraragarri bat bizi nahi duzu?

Zure ikastetxe, kamping, herriko edo hiriko jaietatik hurbildu gaitezke primeran pasatzeko.

Mugituk nahi duzun lekuan ipini dezake rokodromoa!

Rokodromoaren zerbitzua honako tailerrekin hobetzeko aukera duzu!

Edo indibidualki hartu eta kriston jaia antolatu!


    - Malabare Tailerra

    - Oreka Tailerra

    - Gymkana

    - Orientazio Tailerra

    - Herri kirolak 


*Bi tailer edo mota hauetako jarduerak baino gehio alokatzean beherapena erantsiko dizugu, galdetu!


HAURREI BEREZIKI ZUZENDUTA!


Rokodromoak 20 metro karratuko azalera du eta eskalatu ahal izateko 3 bide ezberdin dauzka.


Eskalatzeko beharrezko izango duzun material guztia utziko dizugu: Kaskoa, arnesa, soka eta momento oro lagunduko zaituen monitorea.


Rokodromoak UNE-EN ISO 12572 estruktura eta material homologazioa du, arkitektoen eskolaren bitartez jasotakoa.


Rokodromo Mugikorra

Klasez Kanpoko Jarduerak

Egun, klases kanpoko bi jardura mota ditugu:

Eskalada

Kriston arrakasta eduki du!

Eskaladaren esanahia eta nola praktikatzen den ezagutuko dugu. Jolastuko gara, ariketa ezberdinak landuko ditugu, azkartasun fisikoa zein mentala garatuko ditugu, laguntasuna uztartuko dugu… Guzti hori era dibertigarri eta hezigarri batean.

Momentuz, klasez kanpokoak Lizarran egiten dira.

Adinaren arabera talde eta ordutegi ezberdinak ditugu, informa zaitez!


Informazio guztia hemen.


Nagusiei zuzendutako taldea dugu!




Multiaventura

Mendian ibiltzeko trebatuko gara klasez kanpoko jarduera honetan mendizalea izateko teknikak (orientazioa, biziraupen, etab.) ezagutuko ditugu eta  hain ezagunak ez diren beste kirol batzuetan murgilduko ditugu gure buruak: eskalada, espeleologIa, kayaka, beste askoren artean!!


Zeinek eskaintzen du halakorik??








Pilates

Informazio guztia hemen.